Ongi etorri nire blogera!

viernes, 15 de abril de 2011

ALFABETIZAZIO DIGITALA

Hona hemen alfabetizazio digitala lantzen duten bi bideo:







Bigarren bideoa ikusteko klik egin hemen.


Bideoetan alfabetizazio digitalaren inguruan hitz egiten dute, baina gaia ikuspegi desberdinetatik lantzen dute.

- Lehengo bideoan teknologia digitalak aurrerapen handi bat bezala aurkezten digute. Aurrerapen horiei esker lehen pentsatzen edo imajinatzen ziren gauzak, gaur egun ikusi egin ahal ditugu.

- Bigarren bideoan teknologi digitalen aurrerapena onartzen dute, baina horien aurrean izan behar dugun jarreran zentratzen da. Azken finean eskuragarri dugun mundua da eta bertan nola mugitu behar garen ikastea garrantzitsua da.


Espero dut zuen gustukoa izatea!

sábado, 9 de abril de 2011

ETEN DIGITALA

Irakurritako testuan Julio Cabero-k eten digitala zer den eta gaiari buruzko beste informazioa eskaintzen dizkigu. Blog honetan, testuaren inguruan egindako iruzkina utziko dizuet. Dena den, testu osoa irakurtzeko klick egin hemen.


ETEN DIGITALA

Eten digitala horrela definitzen du Cabero-k: teknologia berriak ezagutzen ez dituzten eta ezagutzen dituztenen artean sortzen den desberintasuna da. Hau pertsonen, erakundeen, gizarteen edota herrialdeen artean gerta liteke, batzuk sarera heltzeko aukera dutelako eta beste batzuk aukera hori ez duten bitartean. Hau da, alde batekoek informazio ugari eskura dute, eta horren ondorioz ekonomikoki eta sozialki garatzeko aukera dute; etenaren beste aldekoek horrelako aukera ez dituzten bitartean.

Beste alde batetik, argi geratu behar da eten digitala betidanik egon dela; hau da, giza talde batzuek, beraien adinagatik, generoagatik, egoera ekonomikoagatik, edo ikuspegi kulturalagatik zenbait teknologiatara heltzeko arazoak izan dituzte, ez kontsumitzaile gisa ezta ekoizle giza ere.

Arazo larriena da, eten digital hau bereizte eta baztertze elementu batean bilakatzen ari dela. Eta eten digitala izan arren, arazo sozial batean bilakatzen ari da.

Gainera ezin dugu esan eten digitala soilik dagoenik, horren barruan beste batzuk agertzen baitira: eten ekonomikoa, hezkuntzaren araberako etena, hizkuntza etena, belaunaldien arteko etena, irakasle eta ikasleen arteko etena, generoen araberako etena eta ezaugarri fisiko eta psikologikoen araberako etena. Ondoren banan-banan azalduko ditut:

-Eten ekonomikoa: artikuluan agertzen diren datuen arabera, argi geratzen da maila ekonomikoa eragin handia duela teknologia berrien erabileran.

- Hezkuntzaren araberako etena: IKTak erabiltzeko aukera izanda ere, hauek erabiltzeko beharrezkoa den prestakuntza jasotzen ez badugu ezingo dugu hauek eskaintzen dizkigun abantailak disfrutatu. Beraz, hezkuntzaren papera ezin bestekoa izango da.

- Hizkuntza etena: hizkuntzan ere etena agertzen da. Gaur egun aurkitzen ditugun orrialde askok ingelesez daude. Beraz, hizkuntzak menperatzea gero eta garrantzitsua izango da atzeratuta ez gelditzeko.

- Belaunaldien arteko etena: gazte eta helduen arteko desberdintasunak nabariak dira teknologiak berriak erabiltzerakoan. Argi ikusi dezakegu artikuluan agertzen diren datuetan: internet gehien erabiltzen dituzten pertsonak 25-34 adin arteko pertsonak dira.

- Ikasle eta irakasleen arteko etena: artikuluan esaten dute ikasleek irakasleak baino erraztasun handiagoa dutela IKTak erabiltzeko.

- Generoen arteko etena: nahiz eta gauzak aldatzen joan, oraindik teknologia berriak gehien erabiltzen dituzten pertsonak gizonak dira.

- Ezaugarri fisiko eta psikologikoen araberako etena: eskoletan dituzten IKTak ez daude premia bereziak dituzten umeentzat egokitua, eta hori erabilera zaila izatera eramaten du.



ESKOLAREN PAPERA

Arazo hau konpontzeko irtenbideak proposatzea oso zaila da, baina eten digitalak aldatzen joateko bide edo aholku batzuk ematen dizkigute: azpiegitura gehiago izatea, teknologia malguak ezartzea, software ere kontuan izatea, ikerketak indartzea… eta hezkuntzan ezin bestekoa izango da irakasleak formatzea. Formakuntza digitala oso garrantzitsua izango da; azken finean, nahiz eta azpiegitura konplexuak izan, hauek erabiltzen ez badakigu ez dugu etekinik aterako.
Hau lortzeko, lehen esan dugun bezala, irakasleen formakuntza oso garrantzitsua izango da IKTak gelan gero eta presentzia handiagoa izateko. Bizi garen gizarte honetan teknologia berriak garrantzi handia daukate eta horregatik, umeak txikiak direnetik mundu horretara hurbiltzea onuragarria izango da beraien etorkizunerako.

Nire ustez, gaur egungo eskoletan IKTak duten presentzia garatzen eta handitzen joan beharko da, gizarteak horrela exijitzen duelako. Eskola gizartearen islada da, eta gizartean teknologia berriak presentzia eta garrantzia handitzen doan heinean, eskolan gauza bera gertatu beharko da eten digitalan ez jauzteko. Horretarako testuan agertzen den bezala, irakasleen formakuntza ezin bestekoa izango da umeek IKTak dituzten erabilpen guztiak erabiltzen ikas dezaten, askotan ikasleek irakasleak baino gehiago baitakite.

lunes, 7 de marzo de 2011

Testu birsartua aprobak

Web 2.0ren eskutik blogak datoz sarearen filosofia bera, hau da erabiltzaileen parte hartzea bultzatzea, konpartitzen. Sarearen etorkizuna bide horretatik doala dirudi: erabiltzaileok, denok, informazioa jaso eta ekarpenak egiten ditugu. Testuinguru honetan blogak eskolan erabiltzeko ez dira arrazoiak faltako, informazio iturri moduan erabiltzeaz gain geroko hiritarrak informazioaren gizartean parte-hartzeko erremintaz hornitu behar ditu hezkuntza sistemak. Baina, ba dagoz beste argumentu pisutsuak bitakorak erabiltzeko eskolako lanerako: Aktibitatea bideratzen dutenez, aprendizaia adierazgarriago egiten da. (Edgar Daleren konoa) Ezagutzaren eraketa laguntzen dutelako indibiduala eta soziala. Informazioa kudeatzeko aukera ematen dute. Diskurtsoa antolatzen laguntzen du (exijitzen dute) Parte-hartzea eta eztabaida errazten dute Ikasleak sortzaile, editore bihurtzen dira.

sábado, 5 de marzo de 2011

Informazioaren Gizartea



Informazioaren gizartean bizi garela denok argi dugu. Baina zer den informazioaren gizartea galdetu ezkero, zein izango litzateke gure erantzuna?
Hona hemen gai honen inguruan aurkitutako informazio interesgarria:



Kontzeptu hau azaltzen duten hiru bideo interesagarri aurkitu ditut. Lehenengoa gizartearen informazioa zer den azaltzen digu, bigarrenean izan duen eboluzioa ikusi ahal dugu eta hirugarrenean pertsona bat hori azaltzeko modu kuriosoa ikusteko aukera dugu.

Ondoren, link honetan klikatuz, wikipedia gai honi buruz ematen digun hainbat informazio baliagarria ikus dezakegu.

Amaitzeko, link honetan klikatuz, Gipuzkoan egindako inkestei esker urteetan zehar informazioaren gizartea izan duen eboluzioa ikusteko aukera dugu taula datu hauen bitartez.

Espero dut informazio hau baliogarria izatea gizartearen informazioa zer den hobeo ulertzeko!

domingo, 27 de febrero de 2011

Web 2.0 The machine is us




Bideoaren izenburuak argi esaten du: makinak gu gara.

Interneten sartzen garen bakoitzean mila aldiz klikatzen dugu, argazkiak igotzen ditugu, web orriak bisitatzen ditugu, informazioa igotzen dugu...gure mugimendu guztiekin zerbait irakasten diogu makinari. Gu geuk gara bertako informazioa sortzen eta kudeatzen dugunok. Horregatik esan daiteke gu makina garela.

Lehenengo web orrialdeak HTML formatuan idazten ziren, informazioa dokumentu batean egituratuta zegoen, hau da, edukiak eta egitura batera joaten ziren. Formatu honekin web-ak estatikoak ziren, bertan sartzen ginen begiratzeko eta irakurtzeko, baina ekarpenak egin gabe.

Baina geroago XML agertu zen. Lengoai berri honen bidez interneten parte hartzeko bidea asko erraztu du, bertan idazteko kode konplexuak ezagutzea behar ez delako. Honek gu antolatutako datuen truke automatikoa ahalbidetzen du (irudiak, bideoak, iruzkinak etab). Beste desberdintasun handia, egitura eta edukiak desberdintzen dituela da. Adibide argi bat daukagu blogetan. Blog bat irekitzerakoan egitura ezarrita agertzen da eta gure lana edukiak sartzea baino ez da izango.

Bideo honek hainbat gaiei buruz gogoeta egitea aholkatzen digu; hala nola, pribazitateari buruz, autoreen eskubideari buruz, amodioari buruz... eta baita ere gutaz. Bideoa ikusi eta gero argi dago internet oso erreminta garrantzitsua dela gaur egun, baina aldi berean ardurarekin erabili behar duguna. Web-a guztien artean osatzen dugu eta horregatik besteekiko konpromisoa dugu. Gainera oso interesgarria iruditzen zait autoreen eskubideen kontua, azkenean denok osatzen badugu internet, denok gara autoreak.

lunes, 14 de febrero de 2011

web 2.0 - La revolución social en internet

Bideo hau datorren asterako ikusi eta komentatu behar dugu.


Informazio gehiago wikipedian topa daiteke. Horretarako klik egin hemen.

Ongi etorri nire blogera!

Ongi etorri nire lehenengo blogera! Blog honetan hezkuntzari aplikaturiko teknologia berriak irakasgaian zehar ikusiko dugunari buru idatziko dut.

Espero dut zuen gutukoa izatea!

Maider