Ongi etorri nire blogera!

domingo, 27 de febrero de 2011

Web 2.0 The machine is us




Bideoaren izenburuak argi esaten du: makinak gu gara.

Interneten sartzen garen bakoitzean mila aldiz klikatzen dugu, argazkiak igotzen ditugu, web orriak bisitatzen ditugu, informazioa igotzen dugu...gure mugimendu guztiekin zerbait irakasten diogu makinari. Gu geuk gara bertako informazioa sortzen eta kudeatzen dugunok. Horregatik esan daiteke gu makina garela.

Lehenengo web orrialdeak HTML formatuan idazten ziren, informazioa dokumentu batean egituratuta zegoen, hau da, edukiak eta egitura batera joaten ziren. Formatu honekin web-ak estatikoak ziren, bertan sartzen ginen begiratzeko eta irakurtzeko, baina ekarpenak egin gabe.

Baina geroago XML agertu zen. Lengoai berri honen bidez interneten parte hartzeko bidea asko erraztu du, bertan idazteko kode konplexuak ezagutzea behar ez delako. Honek gu antolatutako datuen truke automatikoa ahalbidetzen du (irudiak, bideoak, iruzkinak etab). Beste desberdintasun handia, egitura eta edukiak desberdintzen dituela da. Adibide argi bat daukagu blogetan. Blog bat irekitzerakoan egitura ezarrita agertzen da eta gure lana edukiak sartzea baino ez da izango.

Bideo honek hainbat gaiei buruz gogoeta egitea aholkatzen digu; hala nola, pribazitateari buruz, autoreen eskubideari buruz, amodioari buruz... eta baita ere gutaz. Bideoa ikusi eta gero argi dago internet oso erreminta garrantzitsua dela gaur egun, baina aldi berean ardurarekin erabili behar duguna. Web-a guztien artean osatzen dugu eta horregatik besteekiko konpromisoa dugu. Gainera oso interesgarria iruditzen zait autoreen eskubideen kontua, azkenean denok osatzen badugu internet, denok gara autoreak.

No hay comentarios:

Publicar un comentario