Ongi etorri nire blogera!

sábado, 9 de abril de 2011

ETEN DIGITALA

Irakurritako testuan Julio Cabero-k eten digitala zer den eta gaiari buruzko beste informazioa eskaintzen dizkigu. Blog honetan, testuaren inguruan egindako iruzkina utziko dizuet. Dena den, testu osoa irakurtzeko klick egin hemen.


ETEN DIGITALA

Eten digitala horrela definitzen du Cabero-k: teknologia berriak ezagutzen ez dituzten eta ezagutzen dituztenen artean sortzen den desberintasuna da. Hau pertsonen, erakundeen, gizarteen edota herrialdeen artean gerta liteke, batzuk sarera heltzeko aukera dutelako eta beste batzuk aukera hori ez duten bitartean. Hau da, alde batekoek informazio ugari eskura dute, eta horren ondorioz ekonomikoki eta sozialki garatzeko aukera dute; etenaren beste aldekoek horrelako aukera ez dituzten bitartean.

Beste alde batetik, argi geratu behar da eten digitala betidanik egon dela; hau da, giza talde batzuek, beraien adinagatik, generoagatik, egoera ekonomikoagatik, edo ikuspegi kulturalagatik zenbait teknologiatara heltzeko arazoak izan dituzte, ez kontsumitzaile gisa ezta ekoizle giza ere.

Arazo larriena da, eten digital hau bereizte eta baztertze elementu batean bilakatzen ari dela. Eta eten digitala izan arren, arazo sozial batean bilakatzen ari da.

Gainera ezin dugu esan eten digitala soilik dagoenik, horren barruan beste batzuk agertzen baitira: eten ekonomikoa, hezkuntzaren araberako etena, hizkuntza etena, belaunaldien arteko etena, irakasle eta ikasleen arteko etena, generoen araberako etena eta ezaugarri fisiko eta psikologikoen araberako etena. Ondoren banan-banan azalduko ditut:

-Eten ekonomikoa: artikuluan agertzen diren datuen arabera, argi geratzen da maila ekonomikoa eragin handia duela teknologia berrien erabileran.

- Hezkuntzaren araberako etena: IKTak erabiltzeko aukera izanda ere, hauek erabiltzeko beharrezkoa den prestakuntza jasotzen ez badugu ezingo dugu hauek eskaintzen dizkigun abantailak disfrutatu. Beraz, hezkuntzaren papera ezin bestekoa izango da.

- Hizkuntza etena: hizkuntzan ere etena agertzen da. Gaur egun aurkitzen ditugun orrialde askok ingelesez daude. Beraz, hizkuntzak menperatzea gero eta garrantzitsua izango da atzeratuta ez gelditzeko.

- Belaunaldien arteko etena: gazte eta helduen arteko desberdintasunak nabariak dira teknologiak berriak erabiltzerakoan. Argi ikusi dezakegu artikuluan agertzen diren datuetan: internet gehien erabiltzen dituzten pertsonak 25-34 adin arteko pertsonak dira.

- Ikasle eta irakasleen arteko etena: artikuluan esaten dute ikasleek irakasleak baino erraztasun handiagoa dutela IKTak erabiltzeko.

- Generoen arteko etena: nahiz eta gauzak aldatzen joan, oraindik teknologia berriak gehien erabiltzen dituzten pertsonak gizonak dira.

- Ezaugarri fisiko eta psikologikoen araberako etena: eskoletan dituzten IKTak ez daude premia bereziak dituzten umeentzat egokitua, eta hori erabilera zaila izatera eramaten du.



ESKOLAREN PAPERA

Arazo hau konpontzeko irtenbideak proposatzea oso zaila da, baina eten digitalak aldatzen joateko bide edo aholku batzuk ematen dizkigute: azpiegitura gehiago izatea, teknologia malguak ezartzea, software ere kontuan izatea, ikerketak indartzea… eta hezkuntzan ezin bestekoa izango da irakasleak formatzea. Formakuntza digitala oso garrantzitsua izango da; azken finean, nahiz eta azpiegitura konplexuak izan, hauek erabiltzen ez badakigu ez dugu etekinik aterako.
Hau lortzeko, lehen esan dugun bezala, irakasleen formakuntza oso garrantzitsua izango da IKTak gelan gero eta presentzia handiagoa izateko. Bizi garen gizarte honetan teknologia berriak garrantzi handia daukate eta horregatik, umeak txikiak direnetik mundu horretara hurbiltzea onuragarria izango da beraien etorkizunerako.

Nire ustez, gaur egungo eskoletan IKTak duten presentzia garatzen eta handitzen joan beharko da, gizarteak horrela exijitzen duelako. Eskola gizartearen islada da, eta gizartean teknologia berriak presentzia eta garrantzia handitzen doan heinean, eskolan gauza bera gertatu beharko da eten digitalan ez jauzteko. Horretarako testuan agertzen den bezala, irakasleen formakuntza ezin bestekoa izango da umeek IKTak dituzten erabilpen guztiak erabiltzen ikas dezaten, askotan ikasleek irakasleak baino gehiago baitakite.

No hay comentarios:

Publicar un comentario